Lurraren pian sar dindaiteke, maitia, zure ahalgez! Bost pentsaketa eginik nago zurekin ezkondu beharrez; Borta barnetik zerratu eta beti kanberan nigarrez, Sendimenduiak airian eta bihotzetikan dolorez . . . Ene xangrinez hilerazteko sortuia zinen arauez! Oren unian sortuia zinen izar ororen izarra! Zure parerik ez zaut jiten neure begien bistara. Espos laguntzat gald'egin zintudan erran nerauzun ebzala: Bainan zuri ez iruditu zuretzat aski nintzala; Ni baino hobe batekila Jainkoak gerta zitzala! Marinelak juaiten dira itsaora untziko: Zureganako amodioa sekulan ez dut utziko. Xarmagarria, nahiz ez giren elgarrekilan biziko; Bihotzian sartu zitzautzat eternitate guziko. Primaberan zoinen eder den xoria kantuz faguan! Amodiuak ibili nu, maitia, zure onduan; Deusetan ere ez zaitut nahi bortxatu amodiuan: Xangrin huntarik hiltzen banaiz, satisfa zaite goguan, Malerusik aski izanen naiz nihaur bakarrik munduan!
Cinq chants populaires basques
by Joseph Canteloube (1879 - 1957)
1.
Language: Basque (Euskara)
Text Authorship:
Go to the general single-text view
Researcher for this page: Malcolm Wren [Guest Editor]2.
Language: Basque (Euskara)
Egun batean, ni ari nintzen, andrea ezin ikusirik. Esan zidaten: Edana dago, ez egin hari kasurik. Andre Madelen! Andre Madelen! Laurden erdi bat olio! Andreak zorrak ein eta gero, Jaunak pagatuko dio! Ene andreak badaki josten Eta lijatzen taulain gainean Arno xuria saldan emanik, Maite du guzien aginetik Errepika: Andre Madalen! Bere gizona utzik etxean Dagoa bera pattar batean Indarrak galduak moskorarrekin, Lurrerat joaiten da behin. Errepika: Andre Madalen!
Text Authorship:
Go to the general single-text view
Researcher for this page: Malcolm Wren [Guest Editor]3.
Language: Basque (Euskara)
Xorietan buruzagi Erresinula kantari; Kantatzen dizu ederki, Goizan, argi hastiari. Oi! haren aire ederrak Xoraturik nau ezarri. Erresinula kantari Xori ororen buruzagi Hanitzetan behatu niz Haren botz eztiari Jeikirik oheti Kanberako leihoti. Gazte niz et'alegera Bai et'irria goihera, Kuntent, irus, alegera; Deusek ez egiten pena Ororekil' adizkide, Estekamenturik gabe.
Text Authorship:
Go to the general single-text view
Researcher for this page: Malcolm Wren [Guest Editor]4.
Language: Basque (Euskara)
Nik badut maiteñobat, oi! bena nolako? Ezda ttipiez handi, bai bien arteko; Begia pollita du, dena amorio: Bihotzian sarthu zaut, ezbaitzaut jalgiko. Zuri nuzu hersatzen, arrosa ederra, Phena gaitz hoietarik, nezazun athera; Balin badut hortarik hiltzeko malurra, Bazindukea bada bihotzian phena? Amodioaren phena, oi! phena khiratsa! Orai dut ezagutzen harek daukan phena. Amodioa ezpaliz den bezain krudela, Ez nezakezu erran maite zaitudala. Munduan zenbat urhats oi! ezdut egiten! Ez ahal dira oro alferrak izanen. Jendek errana gatik guretako elhe, Orotaz trufa neinte, zu bazindut neure. Zeruan zenbat izar, maitea, ahal da? Zure parerik ene begietan ezda. Neke da phartitzia, maitia, enetzat: Adio nik derautzut, denbora batentzat. Zuri erranik ere, maitia, adio, Ez nezazula, othoi, ni ukhan bastio: Bainan bai bihotzetik izan amodio, Etzaitut kitaturen thonban sar artio.
Text Authorship:
- from Volkslieder (Folksongs) , "Nik badut maiteñobat"
Go to the general single-text view
Researcher for this text: Emily Ezust [Administrator]5.
Language: Basque (Euskara)
Xori erresinula, hots, emak enekin; Maitiaren bortala biak elgarrekin; Deklara izok gero, botz etzi batekin, Haren adixkide bat badela hirekin. Heltu genenian maitiarem bortala, Horak hasi zeizkun txanpaz berhala, Ni ere joan nintzen bertan gordetzera, Erresinula igain haritz batetara. "Egarr'izanagatik ez da mirakuilu Igaran eguniean beroxlo egin du; Uturri unik, heben, batere ez duzu, Zuk galtatzen duzuna, gure behar dugu."
Text Authorship:
Go to the general single-text view
Researcher for this page: Malcolm Wren [Guest Editor]Total word count: 432